Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021: izen-ematea zabalik

2020/12/28
Aurretik izena emateko epea 2021eko urtarrilaren 1ean irekiko da. Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea, azokan parte hartzeko.

Hemen osatu beharreko formularioa

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik izena ematea; izen-emate horretan datu orokorrak emango dira eta, ondoren, apirilean, behin betiko datu zehatzak zehaztuko dira beste formulario bat osatuta. Hemen aurretik izena emateko formularioa.

EPEA: izena emateko epea 2021eko urtarrilaren 1ean irekiko da eta urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea jaso eta ondorengo egunetan jarriko gara zuekin harremanetan, prozesuan laguntzeko.

Aurretik izen-emateko formularioa betetzeak ez du esan nahi Elhuyar Zientzia Azokan parte hartuko denik; horretarako  behin betiko izen-emateko formularioa osatu behar da.

2021eko martxoaren 8an zabalduko da izena behin betiko emateko formularioa eta 2021eko apirilaren 12rako osatu beharko dira proiektuaren inguruko xehetasun guztiak. Hemen daude Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021 proiektuan parte hartzeko ezaugarri eta baldintzak.

Hauxe da kontuan hartu eta jarraitzeko 2020-2021 ikasturteko egutegia:

Izen-ematea (formularioa)

2021eko urtarrilaren 1etik 28ra

Ikertzaileekin harremana (online)

2021eko otsailaren 1etik martxoaren 8ra

Azokara joateko behin betiko eskaera egin (formularioa) eta proiektuaren dokumentazioa jaso: taldearen izena, taldekideak, txostena, bideoa, laburpena eta taldearen argazkia

2021eko martxoaren 8tik apirilaren 12ra

Proiektuak webgunean bistaratu.

Epaimahaiak lanak aztertu eta taldeekin harremana izan (online)

2021eko maiatzean

Elhuyar Zientzia Azokaren azoka nagusia; egoerak ahalbidetzen badu, azoka presentziala izango da

2021eko ekainean (data zehazteke)

Bizipenak (beste azokak, trebakuntza eta egonaldiak zentroetan )

2021eko ekainetik aurrera

 

         

 

 Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (FECYT) laguntzarekin egina.

Babesleak