Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021 ikasturteko egutegia

2020/09/18
2020-2021 ikasturteko Elhuyar Zientzia Azoka martxan jarri da, eta, hiru nobedade nagusi ditu aurtengo ekitaldiak: gazteentzako bideo-lehiaketarekin emango dio hasiera, egutegiari dagokionez data-aldaketak daude, eta azoka presentziala edo birtuala egingo da, egoeraren arabera.
 
Ezaugarri nagusiak
  • Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa lantzeko proiektuen azoka.
  • DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteentzat.
  • 2-4 kideko taldetan, ikerketa-proiektu edo proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatzea.
  • Ikertzaile profesionalen laguntzarekin.
  • SARIA: beste zientzia-azoka edo zentroetako bizipenak.
  • Azoka presentziala edo birtuala, egoeraren arabera.

Egutegia
  • 2020ko urria: gazteentzako zientzia eta teknologiako bideoen lehiaketa. Ikus izena emateko formularioa eta oinarriak.
  • 2020ko azaroa: bideo-lehiaketaren sari-banaketa publikoa.
  • 2021eko urtarrila: Zientzia Azokan izena emateko garaia hasten da.
  • 2021eko urtarrila-otsaila: ikertzaileekin harremana.
  • 2021eko maiatzaren 8a: Elhuyar Zientzia Azokaren azoka nagusia, Bilbon; egoerak horrela eskatzen badu, azoka bera eta azokako gazteen proiektuen sari-banaketa birtuala egingo da.

 Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)