Elhuyar Zientzia Azoka 2021-2022

2021/09/16
Ikasturte honetan 10 urte egingo ditu Elhuyar Zientzia Azokak

Aurtengo ikasturtean ere, Elhuyar Zientzia Azoka egingo da. Oinarriak webgunean dituzue. Izen-ematea 2022ko urtarrilean zabalduko dugu, baina, bitartean, hasi prestatzen: taldeak egin, gaia erabaki…

Irakasleentzako trebakuntza-saioak, gazteentzako topaketak, ikertzaileekiko harremanak eta beste zenbait ekintza ere izango dira ikasturtean zehar, eta haien berri emango dizuegu iritsi ahala.

Amaiera 2022ko maiatzaren bukaeran  izango da, Elhuyar Zientzia Azokak Bilbon egingo duen ohiko ekitaldi nagusian.

Horien guztien berri Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean emango dugu, eta, orain arte bezala, posta elektronikoz edo telefonoz hitz egiteko prest egongo gara, edozein zalantza argitzeko.

zientzia-azoka@elhuyar.eus
943 363 040 (luz./ ext.: Danel 207 - Lurdes 311)

Elhuyar Zientzia Azoka proiektuak Fundación Española para la Ciencia y la Tecnologíaren (FECYT) eta Euroeskualdearen laguntza ekonomikoa du, besteak beste.

Osatu taldea, eta hasi lanean!