Elhuyar Zientzia Azoka 2022: aurretiko izen-ematea urtarrilean

2021/12/13
Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko aurretiko izen-ematea 2022ko urtarrilaren 10ean zabalduko da

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik izena ematea; izen-emate horretan datu orokorrak emango dira eta, ondoren, apirilean, behin betiko datu zehatzak osatuko dira beste formulario batean.

EPEA: izena emateko epea 2022ko urtarrilaren 10ean irekiko da eta urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea jaso eta ondorengo egunetan jarriko gara zuekin harremanetan, prozesuan laguntzeko eta ikertzailearekin harremanetan jartzeko.

Aurretik izen-emateko formularioa betetzeak ez du esan nahi Elhuyar Zientzia Azokan parte hartze zuzena eskuratuko denik; horretarako  behin betiko izen-emateko formularioa osatu eta gutxieneko baldintzak bete behar da, 2022ko apirilean.

Hemen daude Elhuyar Zientzia Azoka 2022 proiektuan parte hartzeko ezaugarri eta baldintzak.

Elhuyar Zientzia Azoka 2022: egutegia

 

Izen-ematea

2022ko urtarrilaren 10etik otsailaren 28ra

Ikertzaileekin harremana

2022ko urtarrilaren 1etik martxoaren 30era

Nafarroako zientzia-azoka

2022ko apirilaren 9an

Azokara joateko behin betiko eskaera egin eta proiektuaren dokumentazioa bidali: taldearen izena, taldekideak, txostena eta bideoa.

2022ko apirilaren 1etik apirilaren 26ra

Elhuyar Zientzia Azokaren azoka nagusia Bilbon

2022ko ekainaren 2tik 4ra (txandak aurrerago zehaztuko dira, parte-hartzaileen artean)

 

Elhuyar Zientzia Azoka proiektuak, besteak beste, Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioaren (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa) eta Euroeskualdearen laguntza du.