Elhuyar Zientzia Azoka 2022, ekainaren 2tik 5era

2022/05/11
Azokaren 10. edizioa izango da 2022koa, eta Bilboko Areatzako kaian egingo da

Ekainaren 2tik 5era, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasle-taldeek 150 proiektu erakutsiko dituzte.

 Azoka, Bilbon

  • DATA: 2022ko ekainaren 2tik 5era
  • LEKUA: Bilboko Areatzan, kaia izenez ezagutzen den eremuan
  • EKINTZAK:
    • Gazte-taldeen proiektuak, ostegunetik igandera 
    • Ikertzaile profesionalen proiektuak, eremu nagusian. EHUko, MUko eta Deustuko Unibertsitateko ikerketak eta CFM-Polymat,  Tecnalia eta BCMaterials zentro teknologikoetako ikertzaileen standak
    • Ikuskizunak:
      • osteguna, ekainak 2:  Matriuska antzezlana (17:00 - 18:00)
      • ostirala, ekainak 3: Bizilabe esperimentuak denentzat (17:00 - 18:00)
      • larunbata, ekainak 4: Adrenalina, zientzia-ikuskizuna (17:00 - 18:00)
      • igandea, ekainak 5: Zientzia ikusgarria, zientzia-ikuskizuna (14:00 - 15:00)
    • eta beste hainbat ekintza osagarri

ZATOZ eta GOZATU ZIENTZIAZ!

Elhuyar Zientzia Azoka proiektuak, besteak beste, honako entitate hauen laguntza ekonomikoa du: Eusko Jaurlaritza, Euroeskualdea, Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT), Bilboko Udala, Bizkaiko For Aldundia, Nafarroako Gobernua eta Erabi.