Elhuyar Zientzia Azoka Bilbon ekainaren 2an, 3an eta 4an
2023/05/19

Datorren ekainaren 2an, 3an eta 4an, gazteek ikasturtean zehar egindako zientzia-proiektuak erakutsiko dituzte Bilboko Areatzan.
Guztira, Euskal Herriko eta Espainiako zein atzerriko 60 ikastetxetako ia 200 proiektu izango dira ikusgai eta aztergai, arlo eta eduki desberdinekoak.
PROGRAMA
- Ekainak 2
- Irekiera-ekitaldia --> 10:00
- Batxilergoko proiektuen erakusketa --> 9:30-11:30
- Batxilergoko eta DBH 3-4ko proiektuak --> 12:00-14:00
- Ekainak 3
- DBH 3-4ko proiektuak --> 11:00-14:00
- Ekainak 4
- DBH 1-2ko proiektuen erakusketa --> 10:30 -13:15
- sari-banaketa ekitaldea --> 13:30
Ekintza guztiak Areatzako kaian izango dira.