Elhuyar Zientzia Azoka, jasangarriagoa

2025/05/27

Elhuyar Zientzia Azokak IHOBEren Erronka Garbia zigilua lortu du. Erronka Garbia izeneko metodologia aplikatzen duten ekitaldiek lortzen dute zigilua. Metodologia horren helburua da ekitaldiak antolatzen direnean ingurumenarekin lotuta sortzen diren inpaktu negatiboak arintzea eta ekitaldian parte hartzen dutenek horren kontzientzia hartzea.

Hortaz, hainbat helburu finkatu ditu Elhuyarrek: berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea; energiaren kontsumoa murriztea eta kontsumitutako energia iturri berriztagarrietatik eratorria izatea; erosketen eta alokatutako azpiegituren ingurumen-inpaktua murriztea; eta hondakinen inpaktua murriztea. Horretarako, garraio publikoaren edo energia berriztagarrien erabilera, tokiko hornitzaileen kontratazioa eta hondakinen gaikako bilketa sustatuko dira beste ekintza batzuen artean. Azoka igarota, adierazleak jasoko dira eta Elhuyar Zientzia Azokaren ingurumen-inpaktua neurtuko da.

Erronka Garbia-ren inguruko xehetasun gehiago ikusteko: Erronka Garbia.