Elhuyar Zientzia Azokaren ekitaldi nagusia, Bilbo 2020ko maiatzaren 9, bertan behera geratu da
2020/03/18
Koronabirusaren auziak sortutako egoeraren aurrean Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri hartu ditu, besteak beste, ikastetxeak ixtea, eta osasun-alerta izendatzea apirilaren 11ra arte.
Ikastetxeak eta gizarteko ekintza guztiak bertan beehra uzteak, beste eremu guztietan bezala, irakaskuntza-alorrean eragin handia izango du, eta ikastetxeetan Elhuyar Zientzia Azokarako prestatzen ari diren proiektuetan ere distortsioa sortuko duela zalantzarik ez daukagu.
Egoera horretan, Elhuyar Zientzia Azokaren jai nagusira joateko (Bilboko PLaza Barrian, 2020ko maiatzaren 9an) nahiko baldintza ez daogoela ikusita, BERTAN BEHERA uztea erabaki du Elhuyarrek.
Buelta bat eman, eta alternatiba egoki bat topatu nahi diogu ekintza garrantzitsu horri, eta alternatibaren bat eduki orduko, jakinaraziko dugu.