Elhuyar Zientzia Azoka STEAM Euskadi I. Sarietako finalista

2020/07/08
ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak elkarlanean antolatu dituzten STEAM Euskadi I. Sarien finalista da, 2020ko edizioan.

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatutako Batzorde Teknikoak aurkeztutako 133 hautagai aztertu ditu eta horietatik 12 finalista izendatu ditu, tartean Elhuyar Zientzia Azoka.

Bi kategoria ditu sariak eta Elhuyar Zientzia Azoka kategoria honetan da finalista: “STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileena. STEAM hezkuntzako ekimen berritzaileak, emaitza bikainak dituztenak, aintzat hartzen ditu”. Ebazpena 2020ko uda ostean ezagutuko da.

Halaber,  Elhuyar Zientzia Azokari eta Elhuyarren Bizilabe programari STEAM Euskadi zigilua aitortu zaie, Euskadin STEAM Hezkuntza sustatzeagatik.

 

Zorionak Elhuyar Zientzia Azokari, eta, eskerrik asko, proiektu honen babesle, kolaboratzaile edo parte-hartzaile zareten guztioi, zuek gabe ezingo bailitzateke izan.