Elhuyar Zientzia Azokak eta Asturiasko Zientzia eta Berrikuntza Azokak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute ikasle sarituen trukea egiteko

2025/10/10

Elhuyar Zientzia Azokak eta Asturiasko Zientzia eta Berrikuntza Azokak (FICYTek antolatua) lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute, bi azoketan sarituak izan diren gazteek elkartrukean parte har dezaten. Hitzarmen horri esker, bi ikasle taldek beste lurraldeko zientzia-azokan parte hartzeko aukera izango dute, haien proiektuak aurkezteko eta beste gazteen lanak ezagutzeko.

Hitzarmenaren bidez, bi azokek honako hau adostu dute:

  • Elhuyar Zientzia Azokan saritutako talde bat gonbidatuko da Asturiasko Zientzia eta Berrikuntza Azokan parte hartzera.

  • Era berean, Asturiasko azokan saritutako ikasle talde bat joango da Maiatzean Bilbon ospatzen den Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzera.

Bi azokek azpimarratu dute truke horrek aukera paregabea eskaintzen diela gazteei: beste lurralde bateko ikasleekin harremanetan jartzeko, esperientzia berriak bizitzeko eta beren proiektuak beste testuinguru batean aurkezteko. 

Lehen trukeak hurrengo ikasturtean egingo dira, aurtengo zientzia-azoketan sarituak nortzuk diren jakin ondoren.