Elhuyar Zientzia Azokak STEAM Euskadi saria jaso du

2020/11/18
Elhuyar Zientzia Azokak STEAM Euskadi saria jaso du gaur goizean, Bilbon egin den STEAM Euskadi Sariak sari-banaketaren ekitaldian. STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileenaren kategorian izan da saritua. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatutako Batzorde Teknikoak hautatu du proiektua, deialdira aurkeztutako 133 hautagaitzen artean.

Elhuyar Zientzia Azokaren helburuak, STEAM izaera, erabiltzen den metodologia, lortutako emaitzak, izaera berritzailea eta ezarri beharreko hobekuntzak azpimarratu ditu epaimahaiak.

Urteetako lanaren emaitza da Elhuyar Zientzia Azokak jaso duen saria. Gazteei eskaintzen zaizkien zientzia-bizipenez osatutako ibilbide oparoa du proiektuak, eta zientzia- eta teknologia-mundu profesionalaren komunitateak ere parte hartzen du bertan. Elhuyarren formula, izan ere, hau da: “Bizipenak eta komunitatea”. Esperientzia luzeek eragiten dute gehien gazteen etorkizunerako asmoetan; gazteak protagonista izatea, asmatzaile gisa, eta horretarako, Elhuyar Zientzia Azokan zientziaren eta teknologiaren profesio errealekin lotutako bizipenak eskaintzen dira, eta esperientzia motibagarriak eragin, estereotipoak hautsi, nesken artean STEM sustatu eta beste era bateko erreferenteak eskaini.

Eskerrak eman nahi dizkizugi, zuri, proiektu honetan parte zaren horri, izan gazte, ikasle, irakasle, ikastetxe, ikertzaile, babesle edo kolaboratzaile.

 

ESKERRIK ASKO!

 

Hemen informazio gehiago

 

Erakunde babesleak eta kolaboratzaileak