Elhuyar Zientzia Azokako bideo-lehiaketaren sari-banaketa abenduaren 18an

2020/12/10
Elhuyar Zientzia Azokako gazteen zientzia eta teknologiako bideo-lehiaketaren sari-banaketaren eguna abenduaren 18an izango da. Streaming bidez jarraitu ahal izango da, goizeko 11:30etatik aurrera

Sari-banaketaren saioa streaming bidez jarraitu ahal izango da, goizeko 11:30etatik aurrera, Elhuyar Zientzia Azokaren webguneko lotura honetan.

Bideo-lehiaketaren lehenengo edizioan 240 gaztek hartu dute parte, eta 80 lanetik gora jaso dira. Gai, arlo eta eremu desberdinetako lanak izan dira, eta maila ere ona izan da. Aurkeztutako bideo guztiak Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean daude ikusgai abenduaren 10etik aurrrera, eta tartean daude saria merezi izan duten bideoak ere. Sakatu hemen bideoak ikusteko.

Egun horretan bertan iragarriko dira 2020-2021 ikasturteko Elhuyar Zientzia Azoka ekitaldiaren irekiera eta nondik norakoak ere. Nobedadeekin dator aurtengo Elhuyar Zientzia Azoka, eta ez galdu zein diren egutegia, onlineko aukera, Elhuyar Zientzia Azokaren zuzeneko azoka Bilbon, eta abar.


ANIMATU ETA HARTU PARTE!

 

        

 Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)

Babesleak