Elhuyar Zientzia Azokako gazteak BCMaterials zentroan izan dira

2022/06/03

Espainiako eta atzerriko zientzia-azoketatik Elhuyar Zientzia Azokara etorri diren gazte katalan, galego eta portugesak BCMaterials zentroan bisita gidatua izan dute. Galiciencia, Cambre, Domus, Exporecerca eta Mostra azoketako 16 gaztek izan dute bisita gidatu hori.

Goiz ederra pasa ondoren, Elhuyar Zientzia Azokaren eremura itzuli dira gainerako gazteekin batera.

Elhuyar Zientzia Azoka proiektuak, besteak beste, honako entitate hauen laguntza ekonomikoa du: Eusko Jaurlaritza, Euroeskualdea, Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT), Bilboko Udala, Bizkaiko For Aldundia, Nafarroako Gobernua eta Erabi.