Elhuyar Zientzia Azokako ikertzaile boluntarioak STEAM hezkuntzan trebatu dira
2021/01/27
2021eko urtarrilaren 25 eta 26an, trebakuntza-saioa izan dute Elhuyar Zientzia Azokan gazteekin lan egiteko izena emanda dauden ikertzaile boluntarioek, gazteekin jardungo dutenerako oinarrizko printzipioak eskuratzeko.
Euskal Herriko unibertsitate eta zentro hauetako ikertzaileek hartu dute parte:
- UPV/EHU
- UPNA / NUP
- CIC biomaGUNE
- BCMaterials
- Deustuko Unibertsitatea / Universidad de Deusto
- UEU
- Mondragon Unibertsitatea - MU
- CFM, DIPC
- POLYMAT
- Wellcome Centre for Integrative Neuroimaging, Universidad de Oxford, UK
- Biocruces
- Basque Centre for Climate Change (BC3)
TREBAKUNTZA-SAIOAREN IZENBURUA: STEAM profesionalek gazteak inspiratzeko saioa: nola lan egin gazteekin?
EDUKIAK
- Zer da STEAM hezkuntza
- STEM posizionamendua
- Zer diote hemengo gazteek?
- Ikasleekin kontuan hartzeko gomendioak
- Ikertzaile batek izandako esperientzia, adibide gisa
- Ideiak, esperientziak, ohiko arazoak, kezkak, etab. partekatzea
2020-2021eko Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen ari diren gazteek bidelagun izango dituzte ikertzaile boluntarioak, garatzen ari diren proiektuak bideratzeko; Elhuyar Zientzia Azokaren prozesu osoaren pauso bat baino ez da hori. Ikertzaileekin hartu-emanean egon ondoren proiektua gauzatu egingo dute.
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (FECYT) laguntzarekin egina.
Babesleak