Elhuyar Zientzia Azokako ikertzaile gazteak Exporecerca azokan hartu dute parte
IES Barañain ikastetxeko DBH 4 mailako 4 gazte Bartzelonako Exporecerca Jove azokan hartu dute parte 2022ko martxoaren 9tik 12ra bitartean. ‘Elhuyar Zientzia Azoka 2021’ azokan aurkeztutako lanagatik lortu zuten saria; eta martxoko azoka hori baliatu dute beste azoka batean parte hartzearen bizipena izateko.
LANAREN IZENBURUA: Estudio de la población de mamíferos en 3 localizaciones navarras mediante técnicas de fototrampeo y la plataforma de ciencia ciudadana
KIDEAK: Eva López Azanza, Ariadna González Soto, Íñigo Larumbe San Martín eta Kevin Andrés Sánchez Arboleda
LANAREN DESKRIBAPENA: Fototranparen teknikaren bidez, Nafarroako 3 ekosistematako fauna aztertu da, eta elkarrekin konparatu dira: Deierri, Urbasa eta Elortz ibaiak Argan duen bokalea, Barañainen. Lau asteko harrapaketen ondoren (argazki eta bideo moduan), irudiak aztertu ziren (sailkapena eta zenbaketa, espezieen aberastasunaren azterketa, ugaritasuna eta jarduera ohiturak edo ereduak). Datu guztiak MammalWeb herritarren zientziaren plataforman partekatu dira.
Hemen ikus daitezke lan horri buruz aurkeztutako bideoa eta beste aipamen eta datuak.
Zorionak eginiko lanagatik eta izandako bizipenagatik!
Elhuyar Zientzia Azoka proiektuak, besteak beste, Fundación Española para la Ciencia y la Tecnologíaren (FECYT) eta Euroeskualdearen laguntza ekonomikoa du.