Elhuyar Zientzia Azokako ikertzaileekin trebakuntza-saioa

2021/12/17
2021eko abenduaren 14an, trebakuntza-saioa izan dute Elhuyar Zientzia Azokan gazteekin lan egiteko izena eman duten ikertzaile boluntarioek. Gazteekin proiektuen inguruan jardungo dutenerako STEAMeko oinarrizko printzipioak eta jokamoldeak eskuratu dituzte.

Euskal Herriko unibertsitateetako (UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, UEU, Nafarroako Unibertsitatea) Fakultate eta arlo askotako zein Euskal Herriko zentro teknologietako ikertzaileek hartu dute parte.

Guztira 150 ikertzaile inguruk hartu dute parte; horietatik % 56 emakumeak izan dira eta % 44 gizonezkoak.

2021-2022ko Elhuyar Zientzia Azokan parte hartuko duten gazteek bidelagun izango dituzte ikertzaile boluntarioak, garatuko dituzten proiektuak bideratzeko.

Ekintza hau, besteak beste, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (FECYT) eta Euroeskualdearen laguntza ekonomikoekin egindako saioa izan da.

Babesleak