Elhuyar Zientzia Azokan eskuratutako “Aranzadira bisita” egin dute Elgoibarko Bizilabeko gazteek

2024/07/08
Elhuyar Zientzia Azokako egonaldien zozketan lortu zuten saria.

Elgoibarko Bizilabeko gazteek Aranzadira bisita egin dute beren senideekin batera. Elhuyar Zientzia Azokan eskuratutako egonaldi honi esker, Aranzadi Zientzia Elkartean egiten den lana ezagutu dute bertako profesionalen eskutik.

Batetik, Aranzadiren Donostiako Zorroaga eraikina bisitatu dute. Liburutegia, departamendu desberdinak eta bertako ikerketak edota dituzten bildumak ikusi dituzte. Hala nola, herpeteologiako bildumak, herbarioak eta animalien hezurrak.

Ostean, Ekogunean Aranzadik duen urmaelean, laginketa egin dute bertako animaliak aztertzeko. Uhandre palmatua da ikusi dutena, arra eta emea. Azterketa egiteko ontzi batean sartu dituzte, eta, amaitzean aske utzi.  Gainera, bi ziraun ikusi dituzte ere, parkean bertan.

Aukera ederra izan da ikertzaileen jarduna bertatik bertara ezagutzeko!