Elhuyar Zientzia Azokak Euskal Herriko hezitzaileak bildu ditu STEAM heziketaren inguruan hausnartzeko

2018/10/31
STEAM hezkuntzaren bidez zientzia-kultura gazteengana gerturatzeko hezitzaile asko ari da lanean, baina askotan ez da erraza hori nola egin asmatzea, eta are gehiago, zientziarekin batera beste zenbait balio landu nahi badira.

Gazteei STEAM proiektuetan nola lagundu hezitzaileak trebatzeko Elhuyar Zientzia Azokak mintegia egin du urriaren 23 eta 24an, Eibarren.

Mintegian, STEM hezkuntzaren lanketaz gain, zientzia- eta teknologia-proiektuak aurrera eramateko balioen (GIHak, hezkidetza, jasangarritasuna…) lanketa nola uztartu landu da.

Euskal Herriko zein Galizia eta Kataluniako eragileak elkartu dira, eta bakoitzaren bizipen eta proposamenak partekatu dira mintegian:

- STEAM metodologia eta oinarriak: zein dira eta nola landu eskolan; zeharkakotasuna

- STEAM proiektuen inguruko bizipenak konpartitu

- aurrera begira nola heldu eta nola integratu STEAM irakaskuntzan