Elhuyarreko kideak Kopenhagen izan dira EMERGENT proiektuaren jarraipen-bileran
EMERGENT Europako proiektuaren jarraipen-bilera hau Kopenhagen, Danimarkan, egin da irailaren 2tik 4ra bitartean, eta, bertan, generoa eta zientzia-hezkuntzaren inguruko gaiak landu dira Europako kideekin batera. Besteak beste Kopenhageko eredua ezagutu dute eta denen artean jarraitu beharreko pausuak zein diren hausnartzen aritu dira.
Zientzia, teknologia eta matematikako irakasleei genero-berdintasunean trebatzen laguntzeko proiektua da EMERGENT izeneko hau.
Iaz amaitu zen STING proiektuaren jarraipena da, eta helburua da gai honen inguruan Europako toki desberdinetako erakundeen artean praktika onak trukatzea. Erasmus+ deialdiko Europako proiektuaren koordinatzaile da Elhuyar, eta hezkuntzako alor ezberdinetan aditu diren Europako lau unibertsitate eta hiru zientzia-museo izango ditu bazkide: Txipre, Norvegia, Holanda, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovenia eta Turkia.