Elhuyarreko kideak Kroazian izan dira SPOON proiektuko bileran
Urtero, 9 eta 18 urte bitarteko 90 gazte inguru biltzen dira Mediterraneoko Bizitza Zientzien Institutuaren (MEDILS) instalazioetan, Spliten, Kroazian, sei egunez zientzialariek gidatutako STEMekin lotutako jardueretan parte hartzeko.
SPOON proiektuko kideek 13. edizioa bisitatu dute abuztuaren 2tik 6ra. Aurten Kroaziako kostan antolatu dute, atmosfera zientifiko apartean, hainbat alorretako adituekin harremanetan egoteko aukerarekin. MEDILSen instalazioek giro erakargarria eskaini zieten gazteei STEMeko profesional baten papera hartzeko.
Proiektu hau Europako Batzordearen babesarekin finantzatu da (2018-1-FR201-KA201-048202), eta hauek dira kideak:
Frantziako 'Maison pour la Science' eta 'Unistra' (University of Strasbourg), Kataluniako 'UOC' (Universitat Oberta de Catalunya) Unibertsitatea, Herbeheretako 'Boswell Beta' (Utrecht Unibertsitateko spin of eta bazkidea), Kroaziako 'Tvornika Znanosti' GKEa, eta Euskal Herriko Elhuyar fundazioa.