Elhuyarreko kideak Porton dira STEMFAIRNET proiektuko bileran
STEMFAIRNET proiektuak zientzia-azoken nazioz gaindiko sare bat sortzea eta zientzia-azoken eragileen artean jardunbide egokiak trukatzea bilatzen du, beti ere STEM konpetentzien garapena hobetzeko, eta ikasle guztiengana iristeko. Zientzia-azokak berrikutzarako baliabide gisa erabiliz Bigarren Hezkuntzako gazteen konpetentziak lantzeko hausnarketa egin eta ondorioak bilduko ditu proiektuak, eta bide horretan, Oporton dira kide guztiak, Portugalgo 'Mostra Naciona de Ciência' azoka ezagutzen.
Elhuyar Fundazioko Aitziber Lasa Iglesias eta Danel Solabarrieta Arraizabalagarekin batera (koordinatzailea), Bragako ‘Agrupamento de Escolas D. Maria II’ (Portugal), Milango ‘Fast - Federazione delle Associazioni Scientifiche e Tecniche’ (Italia), Portoko ‘Fundação da Juventude’ (Portugal), Bruselako ‘Milset Europa' (Belgika), eta Bilboko Unamuno BHI ikastetxeko (Euskal Herria) kideak elkartu dira bertan.