Elhuyarreko kideak SPOON Europako proiektuaren bileran izan dira Estrasburgon

2019/11/08
2019ko urriaren 28 eta 30 bitartean elkartu dira SPOON kontsortzioko kideak Estrasburgon, STEAM arloetako irakasleen trebakuntza hobetzean fokua jarrita.

Ezagutzak aztertu eta partekatzeko ahalegin horretan, SPOON  (STEM education and Practice are not Only about the cONtent)eko kideak elkartu dira, eta 3 eguneko lan-bileratan pentsamendu kritikoa nola landu eta feak news-ei aurre egiten nola irakatsi aztertu dituzte.

Europako Komisioak finantzatutako proiektu honetan, STEAM hezkuntzako Europako hainbat jatorritako parte-hartzaileak daude:

  • Frantziako ‘Maison pour la Science’ eta ‘Unistra’ (University of Strasbourg)
  • Kataluniako ‘UOC’ unibertsitatea
  • Herbehereetako ‘Boswell Beta’ (Utrecht Unibertsitateko spin of eta bazkidea)
  • Kroaziako ‘Tvornika Znanosti’ GKEa
  • Elhuyar, koordinatzaile gisa