Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko ekintza ugari antolatu ditu Elhuyarrek

2021/02/05
Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 aukeratu zuen 2016an, emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabateko eta berdintasunezkoa izatea lortzeko.

Eta egun honi lotuta ere, hilabete osoan egingo diren hainbat ekintza antolatu ditu Elhuyarrek.

- Zientziaren izarrak. Emakumeak itzaletik argira liburua salgai izango da otsailaren 11tik aurrera. Era eta garai guztietako emakume zientzialarien istorioak eta historiak biltzen dituen liburu ilustratua.

- Istorio horietan oinarrituta, otsailaren 20an eta 21ean erakusketa bat egingo da Eureka museoan. Erakusketarekin batera, emakume horien omenez, familian lantzeko esperimentuak egingo dira. 

- Liburuko ilustrazioak ere kartel bihurtuko dira, eta bi ekimenen bitartez zabalduko dira:

  • Bizilaberen webgunean egongo dira, doan deskargatzeko moduan
  • Bizilabe proiektuaren barnean, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena egingo du Elhuyarrek Bilbo, Elgoibar, Ermua, Soraluze eta Tolosaldeko herrietan, bertako udal eta garapen-agentziekin elkarlanean. 76 establezimenduk parte hartuko dute. 

- ETB-1en eta ETB-2n ematen den Teknopolisek saio berezia egingo du otsailaren 13-14ko asteburuan. 

- Euskadi Irratian emititzen den Norteko Ferrokarrilla irratsaioak ere gai hori izango du aipagai nagusi otsailaren 12ko saioan.

- Emakumeak zientzian ekimenarekin bat egiten du Elhuyarrek, eta, honako erakunde hauekin elkarlanean aritzen da: CIC nanoGUNE, Materialen Fisika Zentroa CFM (UPV/EHU-CSIC), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, Tecnun-Ingeniaritza Eskola, Ceit eta POLYMAT.