EMERGENT bilera Bilbon
2019/02/19
Elhuyarrek koordinatutako EMERGENT proiektuari hasiera eman dion bilera egin zuten atzo Bilbon.
Zientzia, teknologia eta matematikako irakasleei genero-berdintasunean trebatzen laguntzeko proiektua da EMERGENT izeneko hau.
Iaz amaitu zen STING proiektuaren jarraipena da, eta helburua da gai honen inguruan Europako toki desberdinetako erakundeen artean praktika onak trukatzea. Erasmus+ deialdiko Europako proiektuaren koordinatzaile da Elhuyar, eta hezkuntzako alor ezberdinetan aditu diren Europako lau unibertsitate eta hiru zientzia-museo izango ditu bazkide: Txipre, Norvegia, Holanda, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovenia eta Turkia.