Euroeskualdeko zientzia-azoken sarea – STEAMNET proiektuaren pean trebakuntza Nafarroako ikertzaileekin

2021/12/17
2021eko abenduaren 15ean, trebakuntza-saioa izan dute STEAMNET proiektuan parte hartuko duten ikertzaile nafarrek

STEAMNET zientzia-azoken sarea garatzeko sortutako proiektua da; Euskadi- Akitania-Nafarroako hiru erakundek bat eginda garatuko dute. Kanboko Xalbador kolegioak, Iruñeko Planetarioak eta Euskadiko Elhuyar Fundazioak dira partaide horiek.

Hauek dira proiektuaren helburu orokorrak:

  1. Gazteei bizipenak eta mugikortasun-aukerak eskaintzea zientzia eta teknologiarekin lotuta, eta aukera-berdintasunak bermatuta.
    • Gazteek ikerketan eta proiektu teknologikoetan jardutea.
    • Tokian egiten den ikerketa gerturatzea.
    • Gazteen arteko esperientzia-trukeak ahalbidetzea.
    • Gazteek ikertzaileen lana lehen eskutik ezagutu ahal izatea.
    • Gazteen ekintzailetasunean eta ahalmentzean eragitea.
    • Hizkuntza-gaitasunak lantzea.
  2. Herritarren kultura zientifikoa areagotzea, gizarte kritiko eta irizpidedun baten mesedetan.
  3. Euskararen erabilera sustatzea.

Zientzia Azoketan gazteekin lan egiteko izena eman duten ikertzaile nafarrek hartu dute parte saioan. Gazteekin proiektuen inguruan jardungo dutenerako STEAMeko oinarrizko printzipioak eta jokamoldeak eskuratu dituzte.

Ekintza hau, besteak beste, Euroeskualdearen  eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (FECYT) laguntza ekonomikoarekin egindako saioa izan da.

Babesleak