Lauaxeta ikastetxeko gazteak Kataluniako Exporecerca azokan izan dira Elhuyar Zientzia Azokaren ordezkari gisa eta CSIC saria irabazi dute

2024/03/10
Martxoaren 7tik 10era egin da Bartzelonan 2024ko Exporecerca Jove azoka.

2023ko Elhuyar Zientzia Azokan saria jaso zuten Amorebietako Lauaxeta BHI institutuko gazteak joan dira azokara; hauek aurkeztutako proiektuaren datuak:

Izenburua: Ekonomia zirkularra erabiliz moluskoen oskolekin egindako material berria STEAM proiektua

Maila: DBH 3

Taldekideak: 

  • Noa Blanco
  • Ane Marin
  • Gadea Martinez

Aurkezpen-bideoa. 

Gaztearekin batera Nerea Casas Bernas irakaslea joan da Bartzelonara, azokara. 

Gazteek proiektua aurkeztu dute, eta beste gazteen proiektuak ikusteko aukera ere izan dute. Guztira 4800 parte-hartzaile, 2400 lan, eta 25 herrialdetako gazteak elkartu dira.

Sari-banaketa ekitaldian CSIC saria jaso dute. 

 

Bizipen interesgarri eta motibagarria, dudarik gabe, bizi izan dutena!