Exporecercatik Elhuyarren Zientzia Azokara Sabadelleko taldea

2018/03/26
Martxoaren 22tik 24ra Bartzelonan ospatutako Exporecerca Jove azokan Zientzia Azokara etortzeko saria Sabadelleko gazte talde batek jaso du.

DBHko Lehen Zikloko ikasle horiek Análisis de la adaptación de las plantas al medio ambiente lanagatik lortu dute Bilbora etortzeko saria. Sabadelleko Eskola Mare de Déu de la Salut ikastetxekoak dira, eta lau ikaslek osatzen dute taldea: Paula Blanco, Estella Gubianes, Marcel Mazariegos eta Laia Uyà.

Apirilaren 21ean Bilbon ospatuko den Zientzia Azokan izango ditugu lana aurkezten.