800 gaztek euren proiektuak erakutsiko dituzte Bilbon egingo den Elhuyar Zientzia Azokan, datorren maiatzaren 22tik 25era

2024/05/15

2024ko Elhuyar Zientzia Azokak lau egun iraungo du, eta Bilboko Areatzan egingo da maiatzaren 22an, 23an, 24an eta 25ean. Azokan, 70 ikastetxetako 800 gaztek hartuko dute parte, eta ikasturtean landutako 200 STEAM proiektutik gora egongo dira ikusgai.

Maiatzaren 22an, goizeko 11:00etan egingo da azokaren irekiera eta bertan izango dira Elhuyar Zientzia Azokaren babesle eta kolaboratzaileak. Itxaso Erroteta Sagastagoya,  Gazteria eta Kirol zinegotzia; Begoña Pedrosa Lobato Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea; Marie Heguy-Urain, Euroeskualdea Akitania-Brria Euskadi Nafarroako Teknikaria eta proiektu deialdien kudeatzailea; Isabel Sarrionandia-Ibarra Fernandez, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko Burua; Marta Camacho Tramblin, Teleco Rentako koordinatzailea; Eneko Elorriaga Astigarraga, Erabiko Berrikuntza zuzendaria eta sortzaileetako bat; eta Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia. Talde-argazkia atera ondoren, gazteen proiektuak ezagutuko dituzte.

Asteazkenean bezala, ostegun, ostiral eta larunbatean ere, Euskal Herriko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektuak aurkeztuko dizkiete bertatik pasatzen diren herritarrei. Baita ebaluatzaileei ere. Horrela, maiatzaren 25ean, larunbata, sari-banaketa ekitaldian, ikasketa-bekak edota estatuko zein nazioarteko azoketara joateko sariak lortuko dituzte talde irabazleek.

Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 22, asteazkena

  • 11:00: Elhuyar Zientzia Azokaren irekiera
  • 11:15-13:45
    • Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan.
      • DBHko ikasleak
      • Batxilergoko ikasleak
    • 13:45-14:00
      • Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile-sareko ikerketa-zentroetako egonaldien zozketa.

Maiatzak 23, osteguna

  • 11:30-13:45
    • Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan.
      • DBHko ikasleak
      • Batxilergoko ikasleak
    • 13:45-14:00
      • Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile-sareko ikerketa-zentroetako egonaldien zozketa.

Maiatzak 24, ostirala

  • 11:30-13:45
    • Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan.
      • DBHko ikasleak
      • Batxilergoko ikasleak
    • 13:45-14:00
      • Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile-sareko ikerketa-zentroetako egonaldien zozketa.

Maiatzak 25, larunbata

  • 11:00-13:00
    • Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan.
      • DBHko ikasleak
      • Batxilergoko ikasleak
    • 13:00-14:00
      • Sari-banaketa

Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euroeskualdea Akitania-berria Euskadi Nafarroaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, Teleco Rentaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.