Kanboko Xalbador kolegioko eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko gazteek euren proiektuak aurkeztu dituzte
Elhuyar Zientzia Azokak abiatu du aurtengo ekitaldia, eta, Lapurdiko gazteak izan dira zientzia eta teknologia proiektuak aurkezten lehenengoak. Martxoaren 23ean eta 26ean, Kanboko Xalbador kolegioan eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan egin dituzte azokak, hurrenez hurren.
Guztira 80 ikaslek hartu dute parte eta 28 proiektu aurkeztu dizkiete bertatik igaro diren senitarteko, lagun eta herritarrei.
Azokaren helburuak dira, batetik, Bigarren hezkuntzako ikasleek proiektu zientifiko eta teknologikoak gurasoekin partekatzea, eta, bestetik, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea.
“Euroekualdeko hiritartasuna" deialdiaren barruan kokatzen dira Lapurdiko azoka hauek, Euskal Herrian antolatuko diren beste zientzia-azoken sarea garatzeko helburuarekin. Izan ere, Elhuyar Zientziak Azokak datozen asteetan egingo dituen azoken artean lehenengoak izan dira Lapurdikoak. Jarraian, datorren apirilaren 27an, ikasle nafarren txanda izango da; Iruñeako Baluarten aurkeztuko dituzte proiektuak Elhuyar Zientzia Azoka | Nafarroa / Teknozientzia azokan. Maiatzaren 4ean Gipuzkoako azoka egingo da Usurbilen, Gipuzkoako gazteen proiektuekin. Eta, amaitzeko, maiatzaren 22tik 25era Elhuyar Zientzia Azoka egingo da Bilbon. Azken honetan, Euskal Herri osoko gazteek aurkeztuko dituzte euren proiektuak.
Antolatzaileak
Babeslea