Lauro ikastolako gazteek Milango zientzia-azokan aurkeztu dute Elhuyar Zientzia Azokan saritutako proiektua
2024/03/19
2023ko Elhuyar Zientzia Azokan saria jaso zuen 'Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan' proiektuak. Loiuko Lauro ikastolako ikasleak egindako lan hori Milango FAST azokan aurkeztu dute asteburu honetan, martxoaren 16tik 18ra.
Hauek proiektuaren ezaugarriak:
Izenburua: Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan
Maila: Batxilergoa
Taldekideak: Zelai Toledo, Naroa Unzilla eta Gaizka Bermejo
Gaztearekin batera Amaia Perez Etxebarria irakaslea joan da Milanera, FAST azokara.
Gazteek ilusio handiz aurkeztu dute proiektua, eta Korrikari keinua ere egin diote.
Bizipen interesgarri eta motibagarria, dudarik gabe, bizi izan dutena!