Gasteizko Samaniego IPI ikastetxeko gazteak Tecnalian izan dira bisitan
2019/06/14
2019ko Elhuyar Zientzia Azokan Gasteizko Samaniego IPI ikastetxeko gazte-taldeak Tecnalia ikerketa-zentrorako bisita irabazi zuen "Ortuko lurra eta tratamenduak hobetuz" proiektuarekin.
Gasteizko Samaniego IPI ikastetxeko DBH4 mailako gazteak atzo, ekainak 13, Tecnalia ikerketa-zentrora joan ziren. Bisita hori ‘Elhuyar Zientzia Azoka 2019’ azokan Xabier Castro Enriquek, Olaia Gonzalez Urbizuk, Laila Saoudi El Koryk eta Michelle Piedrola Perezek ‘Ortuko lurra eta tratamenduak hobetuz ' lanagatik lortutako aipamena da, eta atzoko eguna baliatu zuten bizipen hori izateko.
Elhuyar Zientzia Azokako aipamenaren arrazoiak hauek izan ziren: "Ingurumenarekiko jarrera arduratsua eta lurraldeari lotutako proiektua garatzeagatik eta aurrera eramateko baliatutako metodologia zientifikoa bikain aplikatzeagatik".
Gazte-taldea eta irakaslea izan ziren Tecnalian.