Gaur aurkeztu dute Elhuyar Zientzia Azoka 2023

2023/05/30

Gaur aurkeztu dute 2023ko Elhuyar Zientzia Azoka, Bilboko EHUko esperientzia-gelan egin den prentsa-agerraldian. Elhuyarrek, ekimenaren antolatzaile gisa, babesleen ordezkariek eta bi ikaslek eman dituzte 2023ko azokaren inguruko xehetasunak.

Babesleen ordezkari gisa honako hauek bertaratu dira: Koldo Narbaiza Olaskoaga, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia; Eva Armesto Macias, Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazioaren eta Enpresen zuzendariorde nagusia; Ricardo Lamadrid Intxaurraga, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria, Euroeskualdeko  eta, Maria Izaskun Orbegozo Kutxa Fundazioko ordezkaria; eta, erakunde antolatzailearen izenean, Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia.

Antolatzaile eta babesleekin batera, Somorrostro Heziketa Zentroko bi ikasle ere izan dira, Alaia Sainz García eta Igarki Uribe Escribano, zientzia-proiektuak lantzearen eta bidean izandako bizipenen berri ematen. Iaz sari bat irabazi zuten gazte horien testigantzak erakutsi du halako proiektuek garrantzi handia dutela irakaskuntzan, eta ezinbestekoa dela irakasleen lana.

Aurten, 3 egun iraungo du Elhuyar Zientzia Azokak, ekainaren 2tik 4ra, eta Bilboko Areatzan egingo da. (Hemen, deskargatzeko, egitarau osoa eta parte-hartzaileen zerrenda). Irekiera ofiziala ekainaren 2an izango da, zinta mozteko ekitaldia eta argazki ofiziala barne. Azoka martxan jartzen den unetik aurrera, gazteek ikasturtean landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak izango dira protagonista.

Ekainaren 4an egingo den sari-banaketarekin emango zaio amaiera.

 

ZATOZ AZOKARA ETA EZAGUTU GURE GAZTEEN LANAK!

 

 

Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euroeskualdearen, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Kutxa Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.