Gipuzkoako DIPC ikerketa-zentroak Elhuyar Zientzia Azokarekin hitzarmena sinatu du

2021/03/30
Donostiako DIPC (Donostia International Physics Center - BERC Basque Excellence Research Centre) ikerketa-zentroak, Elhuyar Zientzia Azokarekin bat egin du gazteen zientzia-bokazioak pizteko, gizartearen kultura zientifikoa sustatzeko, eta bertako eta gaur egungo zientzia hedatzeko tresna izateko helburuarekin.

DIPC ikerketa-zentroak proiektu estrategikotzat jo du Elhuyar Zientzia Azoka, eta bide horretan, ekimenak behar besteko neurria eta irismena izan dezan, sinatzaileak oso garrantzitsutzat jotzen du Euskal Herriko zientzia- eta teknologia-sareko eragileak elkartzea.

Hitzarmenari esker, aurrerantzean, Elhuyar Zientzia Azokaren laguntzaile izango da eta Elhuyar Zientzia Azokako gazteentzako sari gisa, DIPCk bere zentroetan gazte-taldea hartzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, harrera egingo zaie gazteei, ikerketa-zentroaren jarduera azalduko zaie, eta ikertzaileekin solasteko aukera izango dute.

Hitzarmena DIPC-ko Zuzendariak, Ricardo Díez Muiño jaunak, eta Elhuyarreko zuzendari nagusiak, Jon Abril Olaetxeak jaunak, sinatu dute.