Gipuzkoako ikastetxeetako gazteek STEAM proiektuak erakutsiko dituzte Tolosan egingo den azokan

2023/05/03

2023ko maiatzaren 6an egingo da lehenengo aldiz ‘Elhuyar Zientzia Azoka│STEAM Gipuzkoa’ azoka Tolosako Alondegia plazan. Bertan Gipuzkoako ikastetxeetako gazteek ikasturtean egindako STEAM proiektuak erakusteko aukera izan dute. Azoka goizeko 10:30ean irekiko da eta 14:00 bitartean izango da zabalik.

Goizean zehar, 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako 22 proiektu erakutsiko dituzte Tolosako Alondegia plazan. Guztira ia 100 gazte izango dira, Gipuzkoako ikastetxe hauetakoak: Alegiako Aralar BHI, Amasa-Villabonako Erniobea BHI, Beasaingo La Salle, Hondarribiko Talaia BHI, Lasarte-Oriako Oriarte BHI eta Tolosako Herrikide ikastetxea, Orixe BHI, Tolosaldea LHII institutua eta eskolaz kanpoko Tolosaldea ZTIAM eskolako taldeak. Ikastetxeekin batera Asteasuko Algaloop enpresak bere ikerketa eta berrikuntzaren adierazgarriak izan ditu ikusgai azokan.

ZATOZ ZU ERE ZIENTZIAZ GOZATZERA!

 

Antolatzaileak: Elhuyar Fundazioa eta Kutxa Fundazioa

Babeslea: Eusko Jaurlaritza

Laguntzaileak: Tolosako udala eta Tolosaldea Garatzen