Gluoien mahaia: gazteengana STEM profesioak hurbiltzeko gakoak
Profil desberdineko enpresa eta erakundeetako profesionalen bilgune izango da: irakasleak, ikertzaileak, garapen agentzietako kideak, berrikuntzarako-eragileak, ikerketa-zentroetako kideak, zientzia-dibulgatzaileak, gazteen aisialdiko eragileak,...
Egutegia:
- Otsailak 7: proiektuaren hasierako bilera. Topaketa: trebakuntza eta elkar ezagutzea. Erakunde horietako bakoitzak gazteak eta profesionalak harremanetan jartzeko zer egiten duen jaso.
- Otsailak 21. Topaketa: irizpideak eta gomendioak erauzten; aztertutako eta landutako praktika onak jasotzeko saioa.
- Apirilak 11. Topaketa: emaitzak konpartitu eta baloratu; nola hobetu eta aurrera nola egin elkarrekin aztertzeko saioa. Ondorioak.
Proiektuari hasiera emango dion bilera otsailaren 7an, goizeko 9:30etan hasita, izango da Usurbilen, Elhuyarren egoitzan. Enpresa eta erakunde hauetako 30 kide bilduko dira: Iraurgi Berritzen, Debegesa, Bilbao Ekintza, Danobat Group, CIC nanoGUNE, DIPC (Donostia International Physics Center), CFM (Materialen Fisika Zentroa), Innobasque, EJko Hezkuntza Elhuyar, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Lauaxeta ikastola, Jaso ikastola, Bizilabe, Gardabera, eta Elhuyar.
Proiektu hau Elhuyarrek sustatzen du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.