'Ikasgelan STEM bokazioak pizteko baliabideak' ikastaroan parte hartu du Elhuyarrek
Erakunde desberdinak STEM trebetasunak ikasgelan lantzeko eskeintzen dituzten baliabideak ezagutzeko, eta gelara eraman daitezkeen adibide desberdinak modu praktikoan lantzeko ikastaro hau ekainaren 11-12 eta 13 bitartean gauzatuko da.
Belaunaldi berrientzat funtsezkoa da STEM arloko gaitasunak garatzea beren etorkizun profesionala bermatzeko eta gizartean osoki parte hartzeko. Jakina da, gainera, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren aldeko apustua egiten duten lurraldeek garapen ekonomiko eta berrikuntzarako baldintza hobeak dituztela, horien alde egiten ez dutenekin alderatuta.
HELBURUAK
Parte-hartzaileek bere ikaslerian STEM trebetasunak sustatzeko gaitasunak indartzea da. Erakunde desberdinak STEM trebetasunak ikasgelan lantzeko eskeintzen dituzten baliabideak ezagutuko dira, eta gelara eraman daitezkeen adibide desberdinak modu praktikoan landuko dira.
NORENTZAT
Irakasleak: Zientzia eta teknologiaren hezkuntzarekin eta ikerketarekin erlazionatutako irakasleak.
Ikasleak: Magisteritzako, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan Masterreko edo erlazionatutako ikasketak burutzen ari diren ikasleak.
Publiko orokorra: Landuko diren edukietan interesa duen edonor.
Egitarau osoa hemen.