Inspiraciencia lehiaketa martxan da

2019/05/20
Zientzian inspiratutako kontakizunen IX. lehiaketa abian da.

Literatur sorkuntzatik zientzia pentsatzeko eta irudikatzeko herritarrei eginiko gonbidapena da Inspiraciencia. Helburua da pentsamendu zientifikora hurbiltzea idazketaren bidez. Publiko gazte zein helduari zuzenduta dago; gazteen kategoria 12 urtetik 17 urtera da, eta lanak euskaraz, gaztelaniaz, katalanez edo galegoz aurekz daitezke.

Modalitate bakarra da: kontakizun laburra, 800 hitz gehienez. Lanak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 19an amaitzen da.

Aurten sari-banaketaren ekitaldia Donostian izango da, eta Donostiako Aquariumaren eta CSIC Materialen Fisika Zentroaren laguntza berezia izango du. Aquariumean egingo da, irailaren 6an.

 

Zientzia gogoan, kontatu mundua! Kontakizun on bat idatzi!

Gehitu zientzia fikzioa, eta hartu parte!