Irailaren 25ean irekiko da 2017-2018 Zientzia Azokan izena emateko epea

2017/07/28
12 eta 18 urte bitartean badituzue, eta ikasturtean zehar ikerketa-proiektu bat landu eta 2018ko Bilboko Zientzia Azokan aurkeztera joan nahi baduzue, osatu 2-4 laguneko taldea eta eman izena Elhuyar Zientzia Azokan! Ikertzaile profesionalen laguntza izango duzue!

Eman izena irailaren 25etik aurrera, eta hasi zeren inguruko proiektua egingo duzuen erabakitzen. Edozein zalantza baduzue galdetu lasai zientzia-azoka@elhuyar.eus helbidera idatzita. Eta gorde azokaren eguna: Zientzia Azoka 2018ko apirilaren 21ean Bilboko Plaza Barrian ospatuko da.

 

Marrazkia: http://www.dibujatolrato.com