Iruñako IES Biurdana BHI ikastetxeko ikasleek Portugalgo ‘Mostra Nacional de Ciência’ zientzia-azokan hartu dute parte
'Elhuyar Zientzia Azoka 2022' azokan saria jaso zuen ‘Kutsaduraren eragina "Bellis perennis" landarean’ proiektua aurkeztu dute gazteek Portugalgo zientzia-azokan.
2022ko ekainaren 2tik 4ra ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan saritutako proiektuetako bat da hau.
Hona gazteek bere lanari buruz diotena: ' “Bellis perennis" landare hostoen gainean tenperatura, estoma kopuru eta egoera (itxita, zabalik), kolorea (pigmentuen adierazle bezala) eta biomasa aztertu ditugu. Emaitza interesgarriak izan ditugu hiriko eta herriko bitxiloreen artean pigmentu kantitate ezberdinak aurkitu dugulako, eta airearen hezetasun erlatiboak eta partikula eseki kopuruak estomen itxieran eragiten duela ikusi dugulako. '
Iruñako IES Biurdana BHI ikastetxeko Saioa Larrainzar, Nahia Garaioa, Jare Pérez eta Ariane Garcia de Eulate ikasleak eta Maria Jesus Lasarte Sagastibeltza irakaslea Elhuyar Zientzia Azokaren ordezkari izan dira Portugalen.
Zorionak, neskak, eginiko lanagatik eta izandako bizipenagatik!
Mostrako argazki gehiago, azokaren Instagrameko kontu honetan dituzu:
https://www.instagram.com/mostraciencia22.fj/
Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, eta Erabi-ren laguntza ekonomikoa du.