Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2017-2018: izen-ematea zabalik!

2017/09/25
2017-2018ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da jada.

Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.

Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak, talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin.


Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgune berrian eta segi jarraibideei.

Irailaren 25etik aurrera izena emateko epea zabalik dago.

Zientzia Azokaren festa Bilbon egingo da 2018ko apirilaren 21ean.