Izena emateko epea zabalik da
Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko derrigorrezkoa da orain izena ematea; izen-emate horretan datu orokorrak emango dira eta, ondoren, apirilean, behin betiko datu zehatzak osatuko dira beste formulario batean.
EPEA: izena emateko epea 2022ko urtarrilaren 10ean irekiko da eta urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea jaso eta ondorengo egunetan jarriko gara zuekin harremanetan, prozesuan laguntzeko eta ikertzailearekin harremanetan jartzeko.
Aurretik izen-emateko formularioa betetzeak ez du esan nahi Elhuyar Zientzia Azokan parte hartze zuzena eskuratuko denik; horretarako behin betiko izen-emateko formularioa osatu eta gutxieneko baldintzak bete behar da, 2022ko apirilean.
Hemen daude Elhuyar Zientzia Azoka 2022 proiektuan parte hartzeko ezaugarri eta baldintzak, eta urteko epe nagusiak eta egutegia.
Elhuyar Zientzia Azoka proiektuak, besteak beste, Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioaren (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa) eta Euroeskualdearen laguntza du.
SAKATU HEMEN IZEN-EMATEKO FORMULARIOA OSATZEKO
Elhuyar Zientzia Azoka proiektuak, besteak beste, Fundación Española para la Ciencia y la Tecnologíaren (FECYT) eta Euroeskualdearen laguntza ekonomikoa du.