33 ikastetxetako 911 gazte ari dira Elhuyar Zientzia Azokarako proiektuak prestatzen
2018/02/21

Bi hilabete falta dira, Bilbon egingo den Elhuyar Zientzia Azokarako, apirilaren 21ean aurkeztuko baitituzte Bilbon ikasturtean egindako proiektuak. Aurten 33 ikastetxek eman dute izena, eta, guztira, 256 talde ari dira lanean:
DBH1 eta DBH2ko 18 talde
DBH3 eta DBH4ko 188 talde
Batxilergoko 50 talde
Guztira, 911 gaztek eman dute izena, generoaren arabera honela banatuta: 452 neska, 449 mutil eta 10 besterik.