Bizkaia Talentek zientziaren eta euskararen alde egiten jarraitzen du, Elhuyar Fundazioarekin Zientzia Azokan kolaboratuz
2020/03/13
Elhuyarrek eta Bizkaia Talentek lan-hitzarmena sinatu dute, hirugarren urtez jarraian, zientziaren eta teknologiaren zabalkundea bultzatzen eta euskararen garapena sustatzen jarraitzeko.
Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak, Ivan Jimenez, eta Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusiak, Jon Abril Olaetxea, sinaturiko hitzarmenaren oinarria Elhuyar Zientzia Azoka da, zeina Bilbon egingo den. Ekimenaren helburuak dira gazteen zientzia-bokazioa indartzea, jendartean zientziaren kultura sustatzea eta zientzia hedatzeko tresna bat izatea, proiektu estrategikotzat jota.
Zientzia Azokako parte-hartzaile gazteen artean, Bizkaia Talentek lau beka banatuko ditu “Tallentia Skills” profesionaltasunerako trebetasunen programan parte har dezaten, betiere beren ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateren batean egiten badituzte.