Lauaxeta ikastolak azoka antolatu du ikastetxean Zientzia Azokako taldeak hautatuz

2019/04/15
Joan den astean, hainbat ikerketa zientifiko izan dira erakusgai Lauaxeta Ikastolan, guztiak DBHko ikasleek garatutakoak eta guztiak Lauazoka, Lauaxetako zientzia azokan aurkeztutakoak.

Plastikoari alternatiba, Bl- Ink: Wireless economic energy, Hondakin urak eta energia, Sinestesia, Bideo jokoak, Dislexia arintzeko bideak, Kremen efektua, Alkoholaren eragina, Bullyingaren aurkako robotak… eta beste hainbat proiektu interesgarri aurkeztu zituzten gazteek Lauaxeta ikastolan antolatutako zientzia-azokan. Horietako batzuk Elhuyar Zientzia Azokan izango dira maiatzaren 11n Bilboko Plaza Barrian.

Zorionak egin duzuen lanagatik!