Lauaxeta ikastetxeko gazteak CFM zentroan izan diran bisitan

2023/09/28

Irailaren 27an,  CFM ikerketa-zentroaren egoitzan, Donostian, izan dira Amorebietako Lauaxeta ikastetxeko DBHko ikasle gazteak, bisita tutorizatuan.

2023ko ekainean, Bilboko Areatzan egindako Elhuyar Zientzia Azokan, lan onagatik errekonozimendua jaso zuen Lauaxeta ikastetxeko gazte-talde batek eginiko proiektu honek:

  • Lanaren izena: Bakterio-kultiboen hazkuntza (DBH 3-4)
  • TALDEKIDEAK
    • Naia Garcia Perez
    • Paule Etxebarria Ealo
    • Hirune Barrenetxea Hernandez

Hona gazteek bere 'Bakterio-kultiboen hazkuntza' lanean egin dutenaz diotena: “Agar-agar gelifikatzailea erabilita mantenugai ezberdinak disolbatuta dituen ura solidifikatu da. Bertan, jatorri ezberdinetako bakterio-laginak sakabanatu dira, eta beraien hazkuntza behatu da, baldintza kontrolatuetan. Azkenik, hazkuntza ezberdinak behatuta, zenbait ondorio atera dira; bereziki, mantenugai ezberdinen baliagarritasunari dagokionean, bakterioen elikagai edo hazkuntza-ingurune bezala funtzionatzeko."

Goiz pasa ederra eta bisita oso interesgarria iruditu zaie guztiei.

Zorionak, gazteok, eginiko lanagatik eta izandako bizipenagatik!

     

Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa,  Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, UPV/EHUko TELECO Renta-ren, eta Erabi-ren laguntza ekonomikoa du.