Lauro ikastolako gazteek aipamen berezia jaso dute Cambreko zientzia-azokan

2023/09/18
Gazte horiek Elhuyar Zientzia Azokan jasotako saria aurkeztera joan dira Cambrera

Irailaren 15ean, 16an eta 17an, Galiziako Cambre eskualdeko VI. Open Science Cambre 2023 zientzia-azoka izan da. Cambreko kontzejuak eta XentD100cia Gazte Elkarteak antolatutako zientzia-azoka horretan, hainbat jarduera egin dira.

Aurten, 80 proiektuk hartu dute parte, eta horien artean Elhuyar Zientzia Azokako ordezkariak izan dira: Loiuko Lauro ikastolako DBH2 mailako ikasleak.

Proiektuaren izena: Butroetxe

Maila: DBH2

Ikasleak: Oier Mayorga, Ander Barcina, Jon Iradier eta Gonzalo Romarate

Ikastetxea: Lauro ikastola, Loiu

Bi egunetan proiektua jendeari aurkezten aritu ondoren, epaimahaiaren errekonozimendua jaso dute Bigarren Hezkuntza mailako Ohorezko aipamena jasoz. Titulua besapean hartuta, oso pozik itzuli dira Galiziatik.

ZORIONAK, GAZTEOK!