Lauro ikastolako gazteek “Codenebu” proiektua aurkeztu dute “Exporecerca Jove” azokan

2025/03/18

Lauroko ikastolako gazteak Bartzelonako “Exporecerca Jove” azokara joan dira 2024ko Elhuyar Zientzia Azokan irabazitako sariari esker. Bilboko azokan aurkeztutako “Codenebu” proiektua eraman dute bertara.

Ander Puente Barroeta, Unai Zubiaur Martinez, Noah Martin Arrutia eta Aiert Mardaraz Etxabek bere proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkiate haien stand-etik igaro diren bisitariei. Honela azaltzen dute euren proiektua: "Historian zehar interes handia egon da informazioa A puntutik B puntura eramateko, horretarako sistemak ezberdinak sortu dira. Espazioan informazioa bidaltzeko modu azkarrena argia da, soinua espazioan ez baita hedatzen. Gure helburua, hori lortzeko sistema bat diseinatzea da. Gainera hasieran informazioa pertsonek bidaltzen zituzten, guk lan hori automatizatuko dugu, informazioa pertsonarik erabili gabe bidaliko dugu. Python programa batekin kodea itzuli eta enkriptatu egingo dugu, horrela, gure mezua sekretua izango da eta inork ezin izango du mezu hori baimenik gabe irakurri. Mezu hori zuntz optiko baten bitartez argi pultsoak erabiliz bideratuko dugu."

Ikusi bideoa eta deskargatu txostena: https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/zientzia-azoka-online/gazteen-proiektuak/codenebu-espazioan-mezu-seguruak-bidaltzeko-sistema