Lauroko Instinctive taldeak hiru sari irabazi ditu Kataluniako Expo Recerca zientzia-azokan
2017/05/29
Lauro Ikastolako Instinctive taldeak hainbat sari irabazi ditu orain dela egun batzuk Katalunian ospatu den Expo Recerca Zientzia Azokan. Fernando Arana gazteak jaso zituen "TMB educa", "TRAMeduca" eta "Jordi Domènech" sari berezia. Azken horri esker, Brasileko azokara joango dira, saritutako proiektua aurkeztera. Lauroko ikastolako Amaia Perez irakaslearen laguntzarekin, ikasleek trenbideetan piezoelektrizitatea erabiltzeko proiektua garatu zuten, eta hainbat sari jaso dituzte hainbat tokitan.
Zorionak!
Informazio gehiago:
https://instinctiveblog.wordpress.com/2017/04/09/3-premios-en-la-exporecerca/