Leitzako Amazabal BHI ikastetxeko gazteek zientzia-azoka egin dute ikastetxean, martxoaren 31n

2021/04/06
Bigarren zientzia-azoka da 2021ean egindakoa; lehenengoa orain dela bi ikasturte egin zuten. Lanak ikastetxean bertan aurkeztu dituzte, ikastetxeko ikasleentzat.

6 proiektu aurkeztu dituzte gazteek. Horietatik 3 proiektu DBH3 mailako gazteek egindakoak izan dira eta beste 3 Batxilergoko 1. mailakoak.

DBH 3n ‘Zientzia zure esku’ hautazko ikasgaia dute eta testuinguru horretan garatutako proiektuak aurkeztu zituzten:

3 proiektu horietan 15 ikaslek hartu zuten parte: 8 neska eta 7 mutil. Eta hauek izan dira aurkeztutako lanak:

  • Espinakaren kromatografia
  • Mezu izkutua
  • Azido base erreakzioa azamorea indikatzailea erabiliz.

Batxilergoko 1. mailako proiektuak, berriz, Elhuyar Zientzia Azokarako egindakoak dira. 11 ikaslek hartu zuten parte: 9 neska eta 2 mutil. Eta hauek dira aurkeztutako lanak:

  • Leitzako lurraren kalitatea
  • Covid 19 pasa duten ikasleei ea ondorioren bat geratu zaien: Birikaren edukieran, usaimenean, eta abar.
  • Maskarilletan bizi diren bakterioak.

Ikastetxeko maila guztietako gazteak izan dira ikusleak, eta 380 ikasle inguru pasa ziren standetatik.

Zorionak eginiko lanagatik, eta animo!