Leitzako Amazabal BHIko gazteak VilaCiencian
2025/04/14

Leitzako Amazabal BHIko gazteek Vila-Realeko Vilaciencia zientzia-azokan parte hartu dute. 2024ko Elhuyar Zientzia Azokan 2. saria jaso zuten, eta horri esker egon dira Isabela Apezetxea, Izadi Balda, Maddi Etxarri eta Nahiane Ijurko "Ibuprofeno eta zigarrokinen landareen erneketan duten eragina" proiektua aurkezten.
Esperientzia oso aberasgarria izan dela esan digute.
Zorionak egindako lanagatik!!

